ETXARRIKO ERRALDOI KONPARTSA
Etxarri Aranazko erraldoi zaharrak 1971 urtean erosi ziren, baina ez zen 1981 urtera arte konpartsa sendo bat osatu. Hurrengo 20 urtetan gure erraldoiak hainbat eta hainbat herritara eraman zituzten, txoko eta konpartsa asko ezagutuz. Garai oparo horren ondoren, 2000. urtean dantzatu ziren azkeneko aldiz erraldoi horiek Urte batzuk atera gabe egon ondoren, 2017 urtean bi erraldoi zaharrak konpondu, eta beste bi berri sortu ziren. Erraldoi berriak urte horretako festetan mustu ziren, eta horrela Etxarri Aranazko erraldoi konpartsa berriro osatu zen, emakume nahiz gizonez osatua. Ordutik festaz festa Etxarriko kaleak alaitzen dituzte gure lau erraldoiek.
Los antiguos gigantes de Etxarri Aranatz se compraron en 1971, y desde 1981 hasta el año 2000, la comparsa se encargó de llevarlos a muchos pueblos. A partir de ahí, estuvieron varios años sin salir, hasta que en 2017 se arreglaron los dos antiguos gigantes y se hicieron otros dos nuevos. Desde entonces alegran las calles de Etxarri de fiesta en fiesta.
ETXARRIKO ERRALDOIAK
BELTZA ZURIA
XIII. mendeko Etxarriko emakume dotorea. Beraxkoren andrea. Etxarriko jantzi tradizional dotorea darama soinean, gaur egun Etxarri Aranazko abesbatzako kideek jartzen dutenaren modura. Beltza eta Zuria, baterako zein besterako, goxotasunerako nola larritasunerako… Hitz batean laburbildurik, edozertarako baliagarri, mendetan gure lurraldeko emakumeei egokitu zaien zeregina islatuz.
Beltza Zuria es una mujer del siglo XIII, la esposa de Beraxko, y lleva el traje tradicional de Etxarri. Su nombre, que significa ‘Negra Blanca’, hace referencia a la valía para diferentes ámbitos, aunque sean contrarios.
BERAXKO
XIII. mendeko Etxarriko gizon dotorea. Beltza Zuriaren senarra. Etxarriko jantzi tradizional dotorea darama, abesbatzako kideek jartzen dutenaren modura. Eskuetan Irantzuko Monasterioko garaiko zerga liburua dauka, zeinek eta zenbat ordaindu behar zuen jasotzen zuena. Bertan agertu zen lehen aldiz etxarriarren aipamena idatziz.
Beraxko es un hombre del siglo XIII, marido de Beltza Zuria, y lleva el traje tradicional de Etxarri. En la mano lleva el libro de impuestos del Monasterio de Iranzu, documento donde aparece la primera constancia escrita de etxarriarras.
TXIÑERRATSO
Etxarriko sorgina. Izua eragin lezake, baina Beheko Basoko atso jakintsua dugu, naturarekin bat egina dagoen izpiritu onuragarria. Etxarri Aranazko imajinario kolektiboan XX. mende erdialderaino iritsi den pertsonaia da Txiñerratso. Onttoak eta sendabelar onuragarriak daramatza. Baina kontuz! Amanita muskaria pozointsua ere hartu du bere edabe sorginduak egiteko…
Txiñerratso es una bruja que a pesar de que pueda asustar, es una sabia anciana del bosque. Lleva hongos y hierbas medicinales, pero también la seta venenosa amanita muscaria para hacer sus pócimas.
KIXKIMAU (PINTTO)
Kixkimau Pintto Etxarriko inauterietako pertsonaia. Zenbait etxarriarren oroimenean soilik agertzen den konparaziozko esaldiko esamolde moduan gelditu da: Kixkimau beño errio! Buruan kintoek darabilten ttuntturroa du eta eskuan makila ere badu, beharrezkoa bada parean daukana zirikatzeko.
Kixkimau Pintto es un personaje de carnaval de Etxarri. Lleva el gorro típico de los kintos y también un palo, para incordiar a la gente.


















